XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mark. - Ori ongi dago idiarentzat; baiña kristauarentzat, ezta urrik emanik ere!
Izaiñ[a] - Nik zer esango diot, ba, apaiz jauna?
Mark. - Zerbait esazu, beintzat... Ia mutilzar purrukatu au nolabait bide zuzenean sartzen degun.
Izaiñ[a] - Nik naikoa erakutsi det nere jokabidearekin. Ba-daki... iru aldiz ezkondua naizela.
Sat[ur] - Ta ez gure apaiz jauna bezela... kanpaiarenak egiten...
Mark. - Kanpaiarenak?
Sat[ur] - Bai, ba; besteoi barrurako deia egin, eta bera elizatik kanpora gelditu.
Mark. - Etzazula barrabaskeririk esan.
Sat[ur] - Kontu, ba, ezkontza kontu ori aitatu! Utzi bezait nere ontan pakean.
Mark. - Zure kazkar ortan argi pixkat sortu nai nuke, ordea.
Sat[ur] - Leku ederrera dijoa iñor zirikatzeko. Izaiña onek izan duan zoritxar etengabeekin; iru aldiz alargundutako gizona, alajaña!
Izaiñ[a] -